The store will not work correctly in the case when cookies are disabled.
Cookieak erabiltzen ditugu erosketa esperientzia hobetzeko. Pribatutasun elektronikoaren lege berria betetzeko, cookieak ezartzeko zure baimena behar dugu.Argibide gehiago
… Prevalien Pro markako bioziden gama DTS-Oabeko ikertzaile taldeak garatu du, eta izurrien kontrolaren merkatu profesionalean testatu da. Profesionalen esperientzia urteek eta profesionalak produktuen eraginkortasunaz asebete egoteak bermatzen dute DTS-OABEk Ingurumenaren eta Elikagaien Osasunaren eta Egurraren Babesaren sektorean izurrien kontrolean egiten duen lana.
… Prevalien Prok formulazio profesionalak egokitzen ditu eta erabiltzaile amateurren esku jartzen ditu, lorategietan eta etxean dituzten izurriak desagerrarazten erabiltzeko.
… Sektore profesionalaren eraginkortasuna bermatzen diogu jendeari oro har.
… Biozidaren osaera eta palatabilitatea izurri bakoitzak gustuko duenera eta duen portaerara moldatzen ditugu, ahalik eta dosirik txikienarekin ahalik eta eraginkortasunik handiena lortuko dugula ziurtatzeko.
… Organismo kaltegarrien kontrolerako produktu espezifikoen gama zabala dugu.
… Etengabe berrikuntzak egiten ditugu azken erabiltzailearen premiei erantzuteko, izurriak kentzean –arratoiak, saguak, labezomorroak, inurriak, euliak, eltxoak, liztorrak, pipiak, arkakusoak, kaparrak, sitsak, etab– ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzeko.
ERABILTZAILEARENTZAKO ERRAZTASUNAK
… Prevalien Pron erabiltzen, kontserbatzen, garraiatzen eta biltegiratzen errazak diren produktuak eskaintzen dizkizugu.
… Arreta berezia jartzen dugu enbalajean, eta ZIP itxitura duten poltsa aluminizatuak ere erabiltzen ditugu gure arratizida eta moluskizidetarako, gehiago irautea eta hezetasunetik babestuta egoki kontserbatzea bermatzeko.
… Aerosolei kanula bat jartzen diegu, iristen zailak diren lekuetan (zirrikituak, altzarien eta etxetresna elektrikoen atzealdeak...) errazago aplikatzeko eta tratamendu fokalizatuak egiteko.